Granada


Granadara joan behar izan nintzen, hori dela eta Alahambra bisitatzeko aprobetxatu nuen.
Alhambra hiri palatinatu andalustarra da, Granadan dagoena.
Hemen argazki batzuk:







Posted by
Unknown

More

Pasiega etxea

Emandako lana:
Pasiega etxe baten birmoldaketa.
9x6m pasiega etxea.
0,5m-ko hormak
estalkian %30eko malda




Posted by
Unknown

More

Ondarreta hondartzan izozkidenda








Posted by
Unknown

More

Izozkidenda (lekuaren azterketa)

Lekua aztertzera joan gara, gure izozkidenda non kokatuko dugun aukeratzeko.
Horretarako hainbat argazki atera ditugu, baina, kontuan hartu behar da, egun hauetako olatuak direla eta, area falta dela hondatza osoan zehar.

























Posted by
Unknown

More

La buena vida




Andy Warhol-en Factory-ri buruzko atala irakurtzean Kukutza etorri zait burura.

Filosofian ez daukate zerikusirik, baina biak ziren leku irekiak, askatasunean lan egiteko, elkarren esperientzi eta ideiak trukatu eta batu egiten ziren, taldearen ideia eta lana osatuz.

Auzo osoaren topalekua eta bizigarri, The Factory, talde batena izan zen lez, Kukutzan sortzaile pilu bat batzen zen, batzu ospe handikoak, beste batzu sonik gabeko langile apalak, eta denon artean auzoari eskeintzen zioten kultura alternatiboa, denon artean sortua.

The Factory-ren etorkizuna edo ondorioa, hobe esanda, gaur ezagutzen ditugun loft-ak dira, artista edo eta sasi artisten modako bizilekua.

Kukutza eraitsi zuten, baina berria eraiki beharko da, edo hobe esanda berriak eraiki beharko ditugu. Itsasadarraren bi aldetan hustutako lantegi pilo dago, mamu itsurarekin. Ez litzateke ideia txarra okupatzea eta bizitza berria eman eraikineei, denon artean, auzokideek eginda auzokideentzat.





Posted by
Unknown

More

HABITAT III

Kurtso honetako hirugarren eta azken proiektua trinitate plazan izan da.
Proiektu honetan, plaza honetarako zerbait sortu behar genuen, auzokideek eta plaza hau erabiltzen zutenek behar zutena.



Elkarrizketak egin eta gero, ikusi nuena izan zen ia jende gehienak behar zuena estalki bat zela. Beste batzuek esaten zuten esertzeko bankuren bat edo behar zutela.
Honengatik, erabaki nuena zera izan zen, bolatoki gainean estalkia eta eserlekuak egitea, baina, Madrileko bidaian Campo de la Cebada-n ikusi nituen ortu txikiak gustatu zitzaizkidan, eta nire proiektuan sartu nituen.
Dena bolatoki gainean kokatu nuen, espazioa soberan baitzegoen.




Posted by
Unknown

More

HABITAT II



Bigarren proiektua egiterakoan, hiru leku eman zizkiguten aukeratzeko. Nik estruktura aukeratu nuen:









 Proiektua egiterakoan konturatu nintzen estruktura horretan espazio gehiegi zegoela, eta soberan neukala espazioa. Eta gainera, argia sartzeko oso zaila zela.
Argiaren arazoarengatik ia fatxada osoa kristalezkoa egitea erabaki nuen.
Eta espazioaren arazoagatik estruktura zati bat bakarrik erabiltzea erabaki nuen.
Beheko solairuan, sukaldea, komun bat, ozio gunea eta despatxo edo antzeko bat jarri nuen, gonbidatuak badaude edo espazio hori erabili ahal izateko. Eskailera batzuk ere badaude, goiko pisura eramaten gaituena. Goian gelak daude, modulu indibidualetan, eta estrukturatik pixkat kanpo. eskailerak patio antzeko batera igotzen dira, moduluetara sartzeko. Baita goiko modulu komunera sartzeko, tailerrera, bi komun dituena.



SEKZIOA ETA BEHEKO OINA


GOIKO PISUKO OINA


ALTXAERA ETA SEKZIOAK







Posted by
Unknown

More
Con la tecnología de Blogger.

Copyright © / Ainhoa Riol

Template by : Urang-kurai / powered by :blogger