TOKIAREN ETA PERTSONEN HAUTAKETA


TOKIA

Nire proiektua aukeratzeko unean, Zierbena herria aukeratu dut. Ez dago ni bizi naizen lekutik urrun eta txikitatik joan izan naiz leku honetara.
Leku bitxia da, paisaje ikaragarria, bizitzeko leku lasaia.

Arrazoi hauengatik aukeratu dut Zierbenan jartzea nire etxea, Punta Luzerora bidean.

Hautatutako lekuan lurra nahiko laua da, malda askorik gabe. Honek lan hau egiteko momentuan erraztasuna emango dit.

Hona hemen situazio planoa:


Proiektuaren tokia erakusteko entregatu nuen lamina:


PERTSONAK

Nire etxean biziko diren pertsonak hautatzean, nire lagun minetara jo dut, haien beharrak dakizkidalako.
Nire lau pertsonak: Edurne, Unai, Erik eta Ane. Portugaleteko 18/19 urteko gazteak.
Hamankomunean daukatena kirola da, baina gero bakoitzak bere beharrak ditu.
ARAZOAK

Etxearen metro karratu limitazinoa jakin baino lehen neukan ideia guztiz desberdina zen, ez neukalako limitazinorik. 100m2 direla jakitean nire ideiak pikutara joan ziren eta aldaketa asko egin behar izan ditut. Gimnasioa jartzeko ideia neukan, baino, metro karraturik soberan ez ditudanez, aire librean kirola egiteko gunea eraikiko dut.
Baikoitzarentzako gune berezi bat egiteko ideia neukan ere, baino posiblea ez denez, gune hori haien logeletara eramango dut.

ZER DA ARKITEKTURA?


Duela 4 hilabete, klaseak hasi genituenean galdera bate gin ziguten: Zer da arkitektura? Nire erantzuna asko pentsatu behar izan nuen, eta jarri nuen erantzuna ez nuen ia ezta ulertzen.
Asko egon nintzen honi buruz pentsatzen, ZER DA ARKITEKTURA? Arkitektura artea da? Pasioa da? Zer da?
Hiztegietan bilatuta hainbat erantzun aurkitu ahal ditugu:

  • RAE: Arkitektura eraikinak proiektatzeko eta eraikitzeko artea da.
  • WIKIPEDIA EUSKERAZ: Arkitektura giza habitataren espazioaren diseinuaz —bereziki eraikin eta egituren diseinuaz — arduratzen den zientzia eta artea da.
  • WIKIPEDIA GAZTELERAZ: La arquitectura es el arte y técnica de proyectar y diseñar edificios, otras estructuras y espacios que forman el entorno humano.

Zergatik galdera berdinerako milaka erantzun?

Orain, 4 hilabete pasa eta gero berriro egin digute galdera hori, eta oraindik ez daukat erantzun zuzen bat, baino konturatzen naiz egunak pasatu ahala arkitektura niretzako pasioa dela. Gogorra, baino pasioa. Eraikinak ikusten disfrutatzen dut, niretzat artea baita.

Zortea izan dut tokatu zaidan familia tokatu zaidalako. Txikitatik sartu gintuzten nire neba eta biok arkitekturaren munduan. Honi esker, eraikin asko bisitatzeko aukera izan dut eta hauetaz asko ikasteko. Pasioa nire nebaren eskuetatik etorri zitzaidan niri, berak sartu ninduen mundu honetan. Ez dakit eskertu edo akatu behar dudan.



PROIEKTUA:

Arkitektura zer zen lehenengo aldiz galdetu zigutenean, bakoitzak hitz batzuk idatzi zituen. Hitz guzti horiek batu zituzten eta zerrenda batean eman zizkiguten. Horietatik hamar aukeratu behar genituen, guretzako arkitektura ongien deskribatzen zituztenak eta maketa bat sortu.

Proiektu hau Egoitz Sanchez Viñambres-ekin egin nuen. Aukeratu genituen hitzak hauek izan ziren: Artea, pertsonak, pasioa, bizi, sentimenduak, sentsazioak, edertasuna, kreatibitatea, baliabideak eta inguru-giroa.
Maketa egitean beste hitz batzuk gehitu genituen: Lana, irudimena, forma, natura, gizakia, eraikuntza, estetika, tektonika, espazioa…

Hau izan zen egin genuen maketa:











Honekin erakutsi nahi genuena zen hitz guztiek dutela lotura haien artean, horregatik erabaki genuen haien artean lotzea. Maketa hau edozein puntutatik ikusita ezberdina da. Honekin egin nahi genuena zen ikusten den bakoitzean hitz ezberdin bat irakurri ahal izatea, hitz guzti haiek irudikatzen baitute arkitektura zer den.

Con la tecnología de Blogger.

Copyright © / Ainhoa Riol

Template by : Urang-kurai / powered by :blogger